VII Feria del Vehiculo de Ocasión de Álava

5 23 junio 2022 fvo álava Zatoz bide onenetik www.kutxabankautoaerostekogida.eus “Nola ordain dezaket?” Autoa erostea erabaki garrantzitsuenetako bat denez, Kutxabankek Autoa Erosteko Gida eskaintzen dizu. Bertan zure galderen erantzunak aurkituko dituzu. Gida horretan informazio erabilgarria, aholkuak, simulagailuak, abantailak eta zure erosketa bide onetik joan dadin jakin behar duzun guztia dituzu. Aurrera! “Zer da kontuan hartu beharreko lehenengo gauza? Funtsezkoa da autoari zer erabilera emango diogun jakitea eta gure finantza-ahalmenaren araberako aurrekontua finkatzea. Erabaki egokia hartzen laguntzeko orientatuko zaitugu. Autoa nola ordain edo finantza dezakezun azalduko dizugu. Aukera guztiak ezagutu eta zein komeni zaizun jakin dezazun. Gainera, simulagailuak eta finantzaketarekin lotutako zenbait aholku eskaintzen dizkizugu, zuretzat interesgarriak izan daitezkeenak. Eta auto ekologiko bat erosteko asmotan bazabiltza, hemen ere aurkituko duzu behar duzun informazioa “Zeintzuk dira egin behar ditudan izapideak?” Autoaren jabe gisa agertzeko egin beharreko izapideak eta ordaindu beharreko zergak azaltzen dizkizugu, aukeratutako autoaren arabera jaso ditzakezun laguntzei eta diru-laguntzei buruzko informazioa. “Zer aseguru-mota komeni zait?” Gidan dauden aseguru-motei buruzko informazioa aurkituko duzu, baita horietako bat kontratatzeko orduan kontuan hartu beharrekoak ere. Kutxabanken eskaintzei eta kanpainei buruz informa zaitez

RkJQdWJsaXNoZXIy NDcxODE=